Euskoa bi hitzez

Euskoa, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da, 2018az geroztik Europako handiena. Frantzian berean, 80 moneta osagarri inguru dira, bakoitza lurralde jakin batean bakarrik erabiltzen dena, eta 2014ko «Hamon» legeari esker ezagupen bat dute. Ekonomiaren birkokatzea, zirkuitu laburren garatzea, tokiko ekonomiaren babestea eta trantsizio ekologikoaren bizkortzea dute helburu..

• 4,5 milioi eusko zirkulazioan
• 4500 kide partikular
• Euskoa onartzen duten 1400 profesionaletik gora
• 40 herri eta elkargo kide

Euskoa 2013az geroz billete bidez erabiltzen da, eta 2017az geroz kontu numerikoen bidez. Edonor kidetzen ahal da, euroak euskoz alda ditzazke (eusko 1 = euro 1) eta sarean diren 1200 saltegi, laborari, artisau, ETE, elkarte edo zerbitzu publikoetan erabil ditzazke.

 

Billets Eusko - Credit Tala Photographie Isabelle Miquelestorena
Eusko billeteak – Tala Photographie Isabelle Miquelestorena argazki eskudidea