Euskoarekin, turismo parte hartzailearen bidez, Ipar Euskal Herria desberdinki ezagutu: usaiazko bideetatik atera eta lurraldea biziarazten dutenen ezagutza egitera joan!

Euskal Herrian pasa duzun egonadi denboran, euskoz erabilitako euro bakoitza, lurraldean egoiten da eta tokiko ekonomia elikatzen du; eta horren bidez zirkuitu laburrak garatzen dira eta beraz ingurumena zaintzen!

  • 5 minutuz, bakantzakeuskoz.org helbidean kontu bat ideki. Zure nortasun agiriaren kopia edo argazki bat besterik ez duzu behar.
  • Zure banku kartaren bidez, gasturik gabe, zure kontuan sosa sartu.
  • Google Play edo App Store-ean euskopay ordaintzeko aplikazioa telekargatu.
  • Orain, zure mugikorrarekin, Eusko sareko ehunka profesionalen kutxan instalatua den Euskopay QR Kode karta eskaneatuz ordaindu.
Scan euskopay - Credit Tala Photographie Isabelle Miquelestorena
Euskopay ordaiketa – Tala Photographie Isabelle Miquelestorena argazki eskudidea

Eusko billeteak ukan nahi badituzu, turismo bulegoetan diren 20 edo 50€-ko bakantzak euskoz gutunak erosi, edo, zure bakantzak euskoz kontutik, 30 Eusko aldaguneetan nahi duzun zenbatekoaren alda egin dezakezu.

Bakantzak euskoz kontuak 2€ balio ditu, gehienez bi hilabeteko epearentzat. Ez da beste gasturik gehituko. Bakantzen bukaeran, zure kontua klika bakar batzuez hesten ahal duzu, eta erabili ez dituzun euskoak ordainduko dizkizugu. Ardura Ipar Euskal Herrira etortzen bazira, urtean 24€-ren truke eusko kontu bat ideki dezakezu.

Zure bakantzak euskoz

Garagardogile, eskulangile, laborari, merkatari, mendiko gida edo Eusko sarean engaiatutako beste edoizein profesionalen ezagutza egitera joateko, zure bakantzak euskoz kontutik irakur dezakezun plan onak eta sareko aurkitegiari fidatu, edo gida honetan proposatzen dizkizugun %100 euskotan diren 7 zirkuituetariko bat segitu!

Bakantzak-euskoz-7-zikuitoen-gidak

Lurraldeka sailkatuak diren profesionalen aurkitegi osoa atzeman duzu, eta hauetan, euskopay onartzen dutenak.

Euskoa bi hitzez

Euskoa, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da, 2018az geroztik Europako handiena. Frantzian berean, 80 moneta osagarri inguru dira, bakoitza lurralde jakin batean bakarrik erabiltzen dena, eta 2014ko «Hamon» legeari esker ezagupen bat dute. Ekonomiaren birkokatzea, zirkuitu laburren garatzea, tokiko ekonomiaren babestea eta trantsizio ekologikoaren bizkortzea dute helburu..

• 4 milioi eusko zirkulazioan
• 4000 kide partikular
• Euskoa onartzen duten 1300 profesionaletik gora
• 36 herri eta elkargo kide

Euskoa 2013az geroz billete bidez erabiltzen da, eta 2017az geroz kontu numerikoen bidez. Edonor kidetzen ahal da, euroak euskoz alda ditzazke (eusko 1 = euro 1) eta sarean diren 1200 saltegi, laborari, artisau, ETE, elkarte edo zerbitzu publikoetan erabil ditzazke.

 

Billets Eusko - Credit Tala Photographie Isabelle Miquelestorena
Eusko billeteak – Tala Photographie Isabelle Miquelestorena argazki eskudidea